Segur aski etxebizitza zabalago bat bilatzen ari zara, beti aske sentitzeko. Terraza handia duen etxebizitza bat, aireaz goza dezazun eta oxigenoz bete zaitezen. Aisialdiaz gozatzeko eremu bat izango duena. Eta etxetik lan egiteko toki egoki batez osatua.
12 ETXEBIZITZA

90 M2 ERABILGARRITIK AURRERAKO AZALERAK
TERRAZA ZABALAK ETXEBIZITZA GUZTIETAN
ESTUDIO/ BUREAU GEHIGARRIA
BIZIKLETAK GORDETZEKO GELA
RELAX-EREMUA
GARAJEA
BARATZA PRIBATUA
PIKNIKGUNEA
AIZARNAZABAL

Aizarnazabalek herri handiago batek eskain diezazukeen guztia dauka, baina herri txiki, seguru, lasai, eroso eta komunitate-giro batean bizitzearen abantailekin.
Supermerkatua, botika, ostalaritza anitza, ikastetxea, kiroldegia, anbulatorioa, parkea, haurtzaindegia, elkarte gastronomikoak… dena gertu.
Aizarnazabal Zumaiatik 10 km eskasera dago, eta Zarautz edo Azpeititik 13 km-ra, besteak beste.



BIZIMODU


ETXEBIZITZAK
Beste gela bat behar duzu. Logela nagusia pixka bat handiagoa izatea. Haurrentzako toki pixka bat gehiago. Lan egiteko toki bat. Sukalde zabalagoa. Terraza handiagoa. Terraza handi-handia.
ZABALBERRI-k hori dena emango dizu. Etxebizitza zabalak (90 m2-tik aurrera), terraza zabalak eta banaketa optimizatua, zure amets guztiak sar daitezen. Espazio horiek osatzeko, bi luxu txiki: beste gela bat, zuk ikasi eta lan egiteko eremua jartzeko, eta bizikletak gordetzeko gela bat, zure bizikletak zu edonora eramateko prest izateko.
PRESTAZIO TERMIKO ALTUKO LEIHOAK
ZORU BERO-EMAILEA
BIZIKLETAK GORDETZEKO GELA
SUKALDE GUZTIZ HORNITUAK



ETXEBIZITZA

Eta ingurunea osasungarria bada, etxebizitzak zure ongizaterako babeslekua dira. Izan ere, etxebizitzak gure osasunean eragin handia du, gure bizitzaren zati handi bat bertan ematen dugulako. Materialen kalitatea, argitasuna, aireztapena… Alderdi horiek guztiek eragiten dute gugan.
ZABALBERRI-n alderdi guztiak zaindu ditugu, zuretzat eta zure etxekoentzat etxebizitza osasungarriak eskaintzeko.




BIZIMODU

ZABALBERRI-n benetako naturaz inguratuta egotearen sentsazioaz gozatu ahal izango duzu.
Kalera ateratzen zaren unetik zure birikak eta zure burua oxigeno freskoz betetzeko paseo lasaiez gozatu ahal izango duzu, eta, zure erretina ikuspegi zabalez bete, zure terraza zabaleko erosotasunetik.
BIZIMODU

Haurrak, lagunekin ondo pasatzen, kaleez jabetuta. Zu, liburu bat irakurtzen, arte baten itzalean. Edo lagunekin tarte batez gozatzen, relax-eremuan. Eta, bukatzeko, afari bat, konpainiarik onenean.
Bizimodu horretaz gozatu ahal izango duzu ZABALBERRI-n; ezberdin izan, ezberdin bizi nahi dutenentzat bereziki diseinatutako sustapenean.
- Relax-eremua
- Piknikgunea
RELAX-EREMUA
PIKNIK-GUNEA




LAN PIXKAT EGITERA
Bada bai, noizean behin lan egin behar da. Eta gero eta gehiago, etxetik. Zuretzat, zure etxetik baldintza onetan lan egiteko aukera izan nahi duzun horrentzat, irtenbide ezin hobea diseinatu dugu: zure etxebizitzatik aparte dagoen toki bat, beharrezko lasaitasuna izan dezazun, aireztatua, argi naturalduna, atsegina eta abiadura handiko konektagarritasun aurreinstalatua. Lan egiteko, ikasteko edo zure sormena edo etxeko txikiena askatzeko, ZABALBERRI-ko estudioak toki aproposak dira.



ORDAINTZEKO ERE

ORDAINTZEKO MODU EROSOA ETA AZTERTUA
ZABALBERRIk zoriontasun-metro asko eskaintzen dizkizu, oso prezio lehiakorrean. Metro karratuko prezioa Zarauzkoa batezbestekoa baino % 40-50 inguru merkeagoa da eta Zumaiakoa baino % 30-35 merkeagoa.
HARREMANETAN JARRI
